Adimen Politiko eta Estrategikoa SOROS EUSKAL HERRIAN

1.      Ba al du Sorosek eragilerik edo agenterik Euskal Herrian? Noski baietz. Euskal alderdi politikoetan ere bai? Bai, noski. Zein partidutan? Bada, guztietan.

2.      Gogora dezagun Soros – Open Society-ren bitartez – oligarkia korporatiboaren jendaurreko eragile bat baino ez dela, antzeko estrategiak dituzten beste fundazio eta agentziekin koordinatuta lan egiten duena, ulertzeko "Soros eta bere kideak" deitu diezaiokegu.

3.      Eragile edo agente horietako asko, egitura horiek lagundutako edo finantzatutako pertsonak, ez da zaila izaten arakatzea. Nahikoa da beren jardueren eta posizionamenduen arrastoari jarraitzea. Batez ere deigarrienak direnei.

4.      Asko ez dela, gero eta ohikoagoa bilakatu  da abertzaletzat beren buru zuten pertsona, talde eta hedabideak modu harrigarrian “globalista multikulturalista” bihurtu izana. Deigarria. Ba al dago globalismo multikulturalista izatea baino zerbait kontraesanezkoagorik abertzale izatearekin? Noski ezetz. Kontua ez da abertzaletasuna baretu dela, baizik eta egun batetik bestera teorian aldarrikatzen denaren kontrakoa bihurtzea.

5.      Beren burua ezkerrekotzat duten pertsona, talde eta hedabideak beren egunerokoan neoliberal bihurtzen dira, atlantismoaren aldeko apustua egiten dute eta Afrika eta Asiako herrialdeen inbasioa eta suntsipena defendatzen dute. Ez dago ezer kontraesanezkoagorik ezkerrekoa izatearekin. Baina hor daude. Oraindik ere beren buruei ezkerreko «marxista» deitzen diete, lotsarik gabe.

6.      Testuinguru horretan, ez da harritzekoa euskal talde politikoek, ustez ezkerrekoak eta eskuinekoak, euskaldunak edo espainiarrak, gero eta antz handiagoa izatea elkarren artean (etengabeko antzezpen mediatikoa kaltetu gabe). Eta hedabide guztiek, mutur batetik besteraino, balio neoliberal, globalista, kulturanitz, posmofeminista edo posmoekologista berberak defendatzen dituztela dirudi orain.

7.      Ez da kasualitatea euskal espektro ideologiko guztiak bat egitea elite korporatiboarentzat garrantzitsua den guztian. Eskuina, ezkerra eta erdialdea desagertuta, desberdintze lauso bat geratzen da euskal eremuko talde politikoen eta estatu-eremuko talde politikoen artean, nahiz eta oraindik desadostasunak agertu lurraldetasunaz. Une honetan, behintzat, ez dirudi elite korporatiboa gehiegi kezkatzen duenik lurraldetasunak, bi aldeekin antzera lan egiten baitu.

8.      Eragile horien arrastoa arakatzeko, nahikoa da kanpaina mediatiko korporatiboen arrastoari jarraitzea, etengabe babesten dituzten pertsonak, elkarteak, fundazioak, erakundeak eta bitartekoak detektatzeko, etengabe manipulatuz hainbat sentimendu edo aldarrikapen sozial: emakumearen emantzipazioa manipulatuz feminismoaren bertsio erreakzionarioen bidez, ingurumenaren defentsa edo energia berriztagarrien aldeko apustua manipulatuz, gutxiengo sexualen aldarrikapenak, migratzaileenak, etab.

9.      Elite korporatiboak manipulazio-kanpaina horiek guztiak ustezko marxistek zein kontserbadoreek babestea beharrezkoa du, baita ustezko euskaltzaleek, eta espainolistek ere. Bai euskalgintzako erakundeen aldetik, bai gaztelaniaz lan egiten dutenen aldetik ere. Guztientzako dirua eta baliabideak daude.

10.  Hasteko, oso gogoan eduki behar dugu mugimendu horiek Euskal Herrian sistematikoki erabiliak izaten ari direla. Baina zuhurrak ere izan behar dugu. Soros eta bere kideek – Oligarkia korporatiboa – kanpaina korporatibo horietan pertsona, elkarte eta talde defendatzaileei laguntzeak ez du esan nahi, noski, talde horietako jarraitzaile guztiak jakitun direnik. Ezta egitura, talde edo hedabide horietan lan egiten duten pertsona guztiek ere.

11.  Tamalez, oraingoz ordea ez dugu izenik emango. Jakin-min morboso hori asetzea baino garrantzitsuagoa da irizpideak eta erreferentzia-ildoak partekatzea, gure herritarrek eta gure eragile sozial, ekonomiko eta politikoek erronka horien aurrean ahalik eta modu argi eta zentzuzkoenean koka daitezen.

Adimen Politiko eta Estrategikoari buruzko testuak

EKAI Center-en beste testu batzuk

ERAKUNDE LAGUNTZAILEAK: