Hainbat
zalantza sortu da genero-arrakala edo generoko soldata-arrakala egiaztatzeko
eta interpretatzeko orduan.
Hedabideek
egindako interpretazioen ondorioz, kontzeptu nahasia bihurtu da. Hainbat
herritarrak ulertu du genero-arrakalak adierazten duela lanpostu zehatzetan
lansariak ezberdinak direla emakume eta gizonentzat. Egiaz, oso gutxitan
gertatzen da horrelakorik. Baina hori
gutxitan gertatzeak ez du esan nahi genero-arrakalarik ez dagoenik. Egon
badago, baina ez hedabideek zabaldu ohi duten moduan eta kasuetan.
Benetako
generoko soldata-arrakalaren oinarriak hauek dira gure ustez:
A. A) EMAKUMEEK, BATEZ
BESTE, KUALIFIKAZIO TXIKIAGOKO LANPOSTUAK BETETZEN DITUZTE
Horren atzean, arrazoi historikoak daude
alde batetik. Oro har, etxeko lanetan emakumeek egiten zuten eta oraindik
egiten duten ahalegina da kontua. Historikoki, garrantzi gutxiago izan du
emakumeen lanbideak etxeguneetan. Horren ondorioz, emakumeen lanerako prestakuntza
eta trebakuntza maila gizonen mailaren atzetik garatu da, orain gutxi arte.
Gaur egun ere, etxeko lanetan egindako ahaleginaren ondorioz, garrantzi
gutxiago ematen diote lan profesionalari hainbat emakumek, edo aukera gutxiago
dituzte lanbidea garatzeko.
B. B) SEKTORE
FEMINIZATUAK:
“Sektore feminizatu” direlakoetan baxuegiak
dira soldatak, lanpostuen ahalegin eta kualifikazioa kontuan harturik.
Sektore horien langileak, oro har,
emakumeak izan dira aspaldidanik. Gehienetan, etxeko “bigarren” lanbidetzat
hartzen ziren lanpostu horiek. Horren ondorioz, indar gutxiago izan dute
langile horiek lansariak babestu edo hobetzeko, hobekuntzak aldarrikatzeko
ahaleginak motelagoak izan dira eta sindikalizazio maila ere baxuagoa. Ezagunak
dira sektore horiek: pertsonen zaintza, garbikuntza, …
Arrakala horren errealitatea egiaztatzeko, interes handikoa izan da azken
urteetan sindikatuek sektore horietan egindako ahalegin bereziak. Ahalegin
horien ondorioz, soldata igoera nabariak lortu dira hainbat sektoretan.
C. C) LANPOSTU “FEMINIZATUAK”
Sektore feminizatuen arazo berdina da,
baina lanpostu zehatzetan kokaturik. Izan ere, historian zehar emakumeek bete
dituzte lanpostu horiek, eta –aipatutako arrazoi horiek guztiengatik- gutxietsi
dira enpresetan, oso modu nabarian.
Genero-arrakalaren
gaia ondo kudeatzeko, garrantzi handikoa da hedabideen ohiko dialektika
gainditzea eta, errealitatean oinarriturik, arazoa non dagoen eta benetako
erronkak zeintzuk diren ondo zehaztu behar dugu, herritarrak modu egokian kokatzeko
erronka hauen aurrean. Eta, jakina, horren arabera mahai gaineratu behar diren
proposamenak eta politikak lantzeko ere.
TELEGRAM: https://t.me/euskarri
|
ERAKUNDE LAGUNTZAILEAK: