LEGEAREN AURREKO BERDINTASUNA
TESTUA (PDF): https://yadi.sk/i/KQ4fSSFQlxD1DA
Legearen
aurreko berdintasuna betidaniko aldarrikapena izan da emakumeen emantzipazio
prozesuan. Gauza nabaria da herrialde aurreratuetan alde horretatik lortu diren
aurrerapenak handiak izan direla azken belaunaldietan.
Beraz,
gaur egungo egoera ondo kokatzeko, esparru horretan zer lortu den eta, batez
ere, zer den oraindik lortu ez dena ondo argitzea komeni da.
Batzuen
ustez, legearen aldetik gaur egun Euskal Herrian ez dago inolako
diskriminaziorik emakumeen aurka eta, alderantziz, emakumeen aldeko diskriminazio
batzuk bai gertatzen direla.
Egiaz,
nazioarteko erakundeetan, ez du ematen garrantzi handirik ematen zaienik alde
horretatik herrialde aurreratuetan oraindik egon daitezkeen gabeziei. Adibidez,
Nazio Batuen Erakundearen “IGUALDAD ANTE
LA LEY PARA LAS MUJERES Y NIÑAS PARA EL AÑO 2030. UNA ESTRATEGIA DE MÚLTIPLES
PARTES INTERESADAS PARA LA ACCIÓN ACELERADA[1]”
testuan hauxe esan da:
“Mundu osoan 2.500 milioi emakumek lege
diskriminatzaileen eta babes juridikoaren faltaren ondorioak jasaten dituzte”
Argi
uzten da horrela herrialde aurreratuen esparrua kontuan hartu ere ez dela
egiten legearen aurreko berdintasunerako estrategia horietan. Europako testu
gehienetan, adibidez Europako Kontseiluaren “GENERO
BERDINTASUNERAKO ESTRATEGIA 2018-2023”[2]
testuan, aipatu ere ez da egiten “legearen aurreko berdintasuna” delako
kontzeptua.
Argi
dago, beraz, erakunde horien ikuspuntutik, emakumearen emantzipazioaren aldetik
Europan dauden erronkak ez daudela loturik legearen aurreko berdintasunarekin,
aukeren berdintasunarekin baizik.
Hala
ere, dakigunez, “legearen aurreko berdintasunak”, teorian behintzat, egoera
ezberdinen aurrean modu ezberdinean jokatzea eskatzen du. Eta emakumeen
bizitzan sortzen diren hainbat erronken aurrean ere horrela jokatzea dakar irizpide
horrek. Beraz, modu egokian ulerturik, berdintasun formaletik haratago joatea
eskatzen du “legearen aurreko berdintasunak”.
Argi
dago, beraz, legearen aurreko berdintasuna eta aukera berdintasuna neurri
batean nahasten diren kontzeptuak direla. EUSKARRI Sarean bilatzen dugun
adostasuna eskuratzeko asmoz, ez dugu zergatik zehaztu behar “legearen aurreko
berdintasunean” erronka batzuk lortzeke daudenentz, kontzeptu horren
interpretazioaren araberako kontua delako. Oraingo egoera aztertzeko orduan eta
ditugun erronkak zehazteko orduan, aukera berdintasunaren esparruan kokatzen
bagara, behar dugun adostasuna gordetzeko gai izango garela uste dugu.
[1] “IGUALDAD ANTE LA LEY PARA LAS
MUJERES Y NIÑAS PARA EL AÑO 2030. UNA ESTRATEGIA DE MÚLTIPLES PARTES
INTERESADAS PARA LA ACCIÓN ACELERADA”.
SECCIÓN DE LIDERAZGO Y GOBERNANZA. NBE Emakumeak. New York, urtarrila
2019
[2] “ESTRATEGIA DE IGUALDAD DE
GÉNERO. 2018-2023”. Europako Kontseilua. 2018.
ERAKUNDE LAGUNTZAILEAK: