![](https://blogger.googleusercontent.com/img/b/R29vZ2xl/AVvXsEjDycRSU1wHD3-ibHE1Ii1miAUUtMAJrqHkGLMVNjl_-9v4r4S-gT8mykkTAQwR2dre7QDVwLD-ty8XHc5hwvGeeJXPI5_pY-V1LOLD0dfzhm7eBT5Lp3y5lQA5dyp5iNWry_5YLZbHjh4/s320/2021-11-26_12-13-50.png)
GUREA OTE HERRIRIK OTZAN ETA INOZOENA?
TESTUA (PDF): https://yadi.sk/i/am1xrnCCeLEtLQ
1.
Austriak irabazi du lehen borroka. Herriaren matxinada Austriarrak
herrialdeko elite ustela behartu du populazio osoaren nahitaezko konfinamendua
deitzera altxamendua eteteko, Europan diktadura inposatzeko ahalegin gisa gero
eta argiago ikusten bai da.
2.
Borrokaldia? Matxinada? Zertaz ari gara? Ziurrenik, Pandemian jatorria duen
testuinguru batez, baina hori bakarrik: Jatorri bat. Itxura guztien arabera,
liskar historikoa batera goaz, murrizketa, konfinamendu edo txertaketa neurri
batzuk baino askoz haratago doana.
3.
Egia da Europan gero eta herritar gehiago pentsatzen hasi direla 2020ko
konfinamendu basatiek agian Europan kalkulatutako suntsipen-prozesuari ekitea
baino beste helbururik ez zutela izan, Mendebaldeko Elite korporatiboak
jorratutako Berrabiatze Handia deituriko estrategiaren barruan.
4.
Egia da Europan gero eta herritar gehiago pentsatzen hasi direla COVID
txertoek ez dutela funtzionatzen eta, alderantziz, sortzen dituzten kontrako
efektuen kontaketa ez dela argitzen arrazoiren batengatik.
5.
Egia da Europan gero eta herritar gehiago pentsatzen hasi direla zenbat
egia ote dagoen pandemiaz ematen diguten informazioan, edo hedabideen eta
arduradun politikoen gezur sistematiko batean oinarritzen ez ote den informazio
guztia.
6.
Egia da Europako herritarrak pentsatzen hasiak direla agian elite
korporatiboaren estrategia beldurgarri bat dugula aurrean, bere boterea finkatu
nahi duena eta Europar ekonomia eta demokrazia suntsitu.
7.
Euskal herritarrak .. ez, euskal herritarrak, salbuespenak salbuespen, ez
dira ezertaz jabetzen eta ez dira ezer pentsatzen hasi. Ez ote Europako
herririk inozoena bihurtu garela, sarean esan izan den bezala. Ez ote orain
herririk otzanena bihurtu garela. Izan ere, gure hedabideetan eta buruzagi
politikoetan jarria dugun konfiantzak ez du mugarik. Orain arte behintzat.
8.
Hala eta guztiz ere, baliteke hemendik aurrera Pandemiari buruzko
interpretazio edo bertsio zientifikoak edo sanitarioak gero eta garrantzi
gutxiago izatea. Gogora dezagun pandemia gertatzen ari den unea dela justu
eredu neoliberala eztanda egiten ari den unea, eta mendebaldeko eliteak zuten
munduko nagusitasuna galtzen ari direna ere.
9.
Ziur aski, Europan eta Estatu Batuetan gertatzen ari denak erakusten digu
mendebaldeko herritarren eta elite korporatiboen aurrez aurreko borroka ematen
ari dela. Mota honetako borroketan ez dira hain garrantzitsuak gertakari zehatz
batzuk edo besteak baizik eta herritarren eta botere ekonomikoaren arteko
harreman (ekonomiko, sozial eta politikoen) bilakaera baizik.
10. Europarrek – eta baita euskaldunek ere-
erronka historiko bati egin behar die aurre. Pandemiarekin gertatu dena modu
batean edo bestean ulertuagatik, aurrez aurrekoa – beti bezala, inolaz
parekatua ez dena – herritarren eta eliteen artekoa, aurrera doa eredu
ekonomikoa erortzen ari den une berean. Eta honek ez du bueltarik.
Adimen Politiko eta Estrategikoari buruzko
testuak
EKAI Center-en beste testu batzuk
ERAKUNDE LAGUNTZAILEAK: