Adimen Politiko eta Estrategikoa

ASTRAZENECAREN HONDAMENDIA ETA HORREK ESAN NAHI DUENA
AUDIOA: https://youtu.be/m1Y8Hs991OQ
TESTUA (PDF): https://yadi.sk/i/IwaSeZdXWTXVXg
1. Hedabideetan gai hau lantzean sortzen ari
diren nahaste-borrasteak gorabehera, orain ziur dakigu Astrazenekako txertoak
kalte esanguratsuak eragiten dituela hartzaile askorengan. Txerto hori
arriskutsutzat jotzeko behar adina hartzailerengan[1].
2. Egoera horrek hainbat herrialdetan txerto
hori erabiltzeko debekuak eragin ditu, eta gizatalde ugarik txertoa onartzeari
uko egin diote. Hori guztia, "gure" hedabideek beren akatsak
aitortzeari, manipulazio-kanpainan amore emateari eta gertatzen ari dena
zentzuz interpretatzeari uko egiten dioten testuinguru batean.
3. AstraZenecako hondamendiak argi uzten du
iritzi publiko osoarentzat EKAI Centerrek azaldu zuena eta jada agerikoa zena:
mendebaldeko herritarrei txertatzen ari zaizkien txertoak esperimentalak dira.
Ohiko baldintzak gainditu ez dituzten txertoak dira, eta gizakiengan
injektatzen ari dira "larrialdi arrazoiengatik". Hori da gure hedabideek
sistematikoki ezkutatzen dutena, errealitate objektibo nabarmena izan arren.
4. Izaera esperimental horrek mendebaldeko
estatuen aldetik zuhurtzia handiagoa eskatzen zuen, eta horiek berehala ireki
behar ziren atzean ibilbide zientifiko eta sanitario luzea duten txertoetara,
Sputnik V errusiarra kasu.
5. Mendebaldeko txertoen izaera esperimentalak
esan nahi du, halaber, herritarren erresistentziak guztiz logikoak eta
arrazionalak direla, nahiz eta "gure" hedabideek herritar horien
aurkako etengabeko kanpaina iraingarriak egin.
6. Azkenik, kontuan hartu behar da Europan eta
Estatu Batuetan erabiltzen ari diren hiru txertoetatik (AstraZeneca, Pfizer eta
Moderna), AstraZeneca zela hiruretan arrisku gutxienekoa. Pfizer eta Modernaren
txertoak ARNm (edo "ARN mezularia") izeneko teknologia isilean eta
inprobisatuan oinarritzen dira, orain arte gizakiengan inoiz esperimentatu ez
dena eta epe ertain eta luzera osasun ondorio ezezagunak eta ustekabekoak
dituena.
7. AstraZenecako hondamendiak pizgarri izan
beharko luke komunikabideek gure herritarrak manipulatzeko egiten duten
kanpaina sistematikoa hausteko. COVID-19aren inguruko politika ofizial guztien defentsa
itsua, eta edozein zalantza edo desadostasun sistematikoki blokeatzea eta
laidoztatzea zentzugabeak dira, eta aparteko arriskua dira gure
herritarrentzat, bai eta erronka horiei eraginkortasunez aurre egiteko oztopo
nabaria ere.
ADIMEN
POLITIKO ETA ESTRATEGIKOAri buruzko idatziak
EKAI Center-en beste idatzi batzuk
[1] https://mpr21.info/la-vacuna-de-astrazeneca-va-dejando-un-reguero-de-cadaveres-alla-por-donde-pasa/