LANGABEZIA KANPO-ERAGIN NEGATIBO GISA

AUDIOA - TESTUA
Kurzarbeit-aren Ezarpena

LANGABEZIA KANPO-ERAGIN NEGATIBO GISA

AUDIOA:   https://youtu.be/G_TrD-kBfoM

TESTUA (PDF):   https://yadi.sk/i/DhEKW8Bj2LkXhQ

1.      "Kanpo-eragin negatibotzat" jotzen ditugu enpresen jarduerarako kostuetan islatzen ez diren jarduera beraren inpaktu negatiboak. Kutsadura da ohiko adibidea da. Kanpo-eragin negatiboen azterketak garrantzi handia du merkatuaren horrelako akatsei aurre egiteko Estatuaren jardueraren beharraren azterketa ekonomikoan.

2.      Nahiz eta kontzeptualki zailagoa izan, sarritan adierazi izan da langabezia, azken finean, kanpo-eragin negatiboaren forma bat dela. Irizpide honen kontzeptuzko oinarria da enpresa batek langileak kaleratzen dituenean langabeziaren kostua gizartearen esku uzten ari dela.

3.      Irizpide horren arabera, langabeziagatiko prestazio publikoak ez lirateke izango enpresek kaleratzeen bidez kanporatzen duten kostuaren zati bat Estatuak bere gain hartzea baino.

4.      Langabeziak enpresa-jarduerarako zer esan nahi duen ikus dezakegu, langabeziaren estaldura publikorik gabeko sozietate baten hipotesiaren aurrean kokatzen bagara. Hau ohikoa zen kapitalismo industrialaren lehen garaietan. Testuinguru horretan, zailtasun handiagoak dituzte enpresek langileak kaleratzeko. Kaleratzeak eragin traumatikoagoa du kaltetutako langileengan, eta, logikoa denez, kaleratzeari gogor egingo diote indar guztiekin. Kaleratzearen gatazka soziala biderkatu egiten da.

5.      Praktikan, langabezia-prestazioak, kaltetutako langileak zuzeneko onuradun izan arren, tresna bikaina dira enpresentzat, kaleratze-prozesuak nabarmen leunagoak egiten baitituzte.

6.      Estrategia hori beste kanpo-eragin negatibo batzuetan erabili ohi denaren kontrakoa da, adibidez, enpresek ingurumena kutsatzen dutenean. Logikoena eta ohikoena da erakunde publikoek hainbat neurri hartzea enpresa-jarduera horiek debekatzeko edo zigortzeko.

7.      Langabeziak dakarren kanpo-eragin negatiboari dagokionez, ohiko estrategia publiko oinarrizkoek, ordea, ez dute hori eragozten edo zigortzen baizik eta, alderantziz, kaleratuak diruz laguntzera bideratzen dituzte funtsezko ahaleginak, jasandako kaltea partzialki konpentsatzeko asmoz. Praktikan, esan bezala, horrek ez ditu kaleratzeak murrizten, aitzitik, askoz errazago egiten ditu.

8.      Hor sortzen da argi eta garbi Kurzarbeitaren kontzeptuzko planteamenduaren berezitasuna. Ahalegin publikoak langabeziaren eragina leuntzera bideratu beharrean, Kurzarbeitek kaleratze kopurua murrizteko ahaleginak egin nahi ditu, batez ere enpleguaren banaketaren bidez.

 

KURZARBEIT-AREN EZARPENAri buruzko idatziak

EKAI Center-en beste idatzi batzuk