Sozialdemokraziaren Etorkizuna

KORPORAZIOAK ESTATUEN AURKA
AUDIOA: https://youtu.be/QlI9n8x6Kko
TESTUA (PDF): https://yadi.sk/i/EpQIK2eWaf7EGw
1. "Korporazioak Estatuen aurka” oraingo guda
geopolitikoa laburbiltzeko modu egokia izan daiteke. Gero eta argiago
definituko diren alderdien arteko gerra.
2. Eredu neoliberalarekin eta Sobietar
Batasunaren beherakadarekin, eragin erabakigarria izan dute korporazio handiek mendebaldeko
estatuetan, eta, era batera edo bestera, haien bidez kontrolatu dute mundu
osoa. Globalizazioak botere ekonomikoa biltzeko prozesua erraztu du. Horri
esker, beren boterea eta onurak maila globalean bermatuta gera daitezen
testuinguru berri bat asmatzen hasi dira korporazio horiek.
3. Estrategia horrek honako hauek eskatzen ditu:
A. Korporazio horiek kontrolatzen dituzten
mundu mailako erakunde politikoak
B. Estatu nazionalen goitik beherako ahultzea
4. Argi dago demokraziaren kontzeptua ahultzea
ere badakarrela estrategia horrek. Mendebaldeko sistema demokratikoak presio
korporatibo handia jasan du beti, baina korporazio handiek ulertu dute jada ez
dutela euskarri hori behar eta estatuak ahultzen joan behar dutela. Bai
korporazioek ondo kontrolatutako nazioz gaindiko erakundeen esku funtzioak
lagatzearen bidez, bai estatuen ordezkagarritasun demokratikoa deseginez. Estatu
ahulak eta, aldi berean, autoritarioak.
5. Garai neoliberala, berez, lehen urratsa izan
zen estatuen ahultzean. Mendebaldeko korporazioek pixkanaka aplikatu dute
estrategia hori azken hamarkadetan, eta badirudi aurrerapauso handia emateko
unea iritsi dela.
6. "Eredu ekonomiko" edo
"garapen-eredu" gisa, aurrera egiteko jauzi hori "Berrabiatze
Handia" izendatzen ari den proiektuan oinarritzen ari da elite
korporatiboa. Proiektu horrek urrats berriak proposatzen ditu estatuak
ahultzeko eta korporazioek ondo kontrolatutako "erakunde" globalak
indartzeko.
7. "COVID-19ren aukera handia" izendatu
dutenarekin batera, arrisku estrategikoak dira korporazio handiek prozesua
bizkortzeko beste arrazoia. Elite korporatiboaren diseinu estrategikoaren aurka
dauden taldeek planteatutako arriskuak: herrialde gainerakorrak (Errusia eta
Txina batez ere) eta mendebaldeko ezker-eskuineko populismoak.