Sozialdemokraziaren Etorkizuna

KAPITALISMO BARNERATZAILEAREN IRUZURRA
AUDIOA: https://youtu.be/My9um5w3xLo
TESTUA (PDF): https://yadi.sk/i/8Iex1Pztmmd8Hg
1. Mendebaldeko elite korporatiboa harrotuta
dago egungo hondoratze ekonomikoaren testuinguruan. Gaur egungo estrategia,
Munduko Ekonomia Foroak iragarritako "Berrabiatze Handian"
oinarritutakoa, "kapitalismo barneratzailearen" kontzeptua erabiltzen
hasi da bere irudi estrategietako bat bezala.
2. "Berrabiatze Handiaren" bidez,
porrot egin duen eredu neoliberalaren ordez, korporazio handiek botere
ekonomiko eta politikoa metatuko duten eredu berri bat ezarri nahi da.
"Kapitalismo barneratzailea" kontzeptuarekin aditzera eman nahi
digute kapitalismoaren gizarte-bazterketako egiturazko arazoak gainditzen
saiatuko dela kapitalismo berri hori.
3. Gakoa da izaera "inklusibo" edo “barneratzaile”
hori ez dagoela lotuta korporazio pribatuen orientazio berri hori bermatzeko hartu
beharko liratekeen egitura-neurriekin. Hitz-jario hutsa besterik ez da, eta
behin eta berriz eskatzen du enpresen "karitatezko" neurriak
bultzatzeko, inguruneari elkartasuna adierazteko.
4. Logikoa denez, mendebaldeko korporazio
handiak gogotsu murgildu dira irudi-garbiketa hori bultzatzen. Erreferentzia
gisa, bi erakunde berri ditugu:
A. "Kapitalismo Barneratzailearen Aldeko
Koalizioa" eta
B. "Kapitalismo Barneratzailearen Aldeko
Kontseilua Vatikanoarekin"
5. Korporazio handiak proiektu hauen lider gisa
publikoki aurkeztera ausartzeak, mendebaldeko munduan gero eta eragin handiagoa
ziurtatuta dutela uste duten lasaitasuna erakusten digu.
6. "Kapitalismo Barneratzailearen Aldeko Koalizioa"
sostengatzen duten erakundeen artean Ford Fundazioa edo E.L. Rothschild daude.
Koalizio honekin, logo, diseinu eta helburu berdintsuekin, “Kapitalismo Barneratzailearen
Aldeko Kontseilua Vatikanoarekin" dugu. Azken honetan, bere arduradunen
artean, Mastercard, Allianz, Dupont, Merck, Visa, Bank of America, Rockefeller,
Rothschild edo Ford bezalako izen ezagunak aurkitzen ditugun.
7. Aurreikus al daiteke kapitalismo barneratzaileak
korporazio handien portaera aldatuko duela? Inola ere ez. Ziurtzat jo dezakegu
hori; izan ere, ikuspuntu kontzeptual batetik, kapitalismo inklusiboa enpresaren
erantzukizun sozialaren teorien adar bat besterik ez da. Azken 50 urteetan,
teoria horiek argi eta garbi utzi dute kontroleko akziodunek etekina eta
boterea bilatzeak beste edozein helburu "sozial" baztertzen duela,
akziodunen boterea beste faktore batzuekin indargabetzen ez bada, hala nola:
- Enpresen titulartasun publikoa edo
kooperatiboa, partziala edo osoa.
- Gobernu korporatiboaren egiturazko
aldaketak, lege bidez ezarritakoak, hala nola kogestio-sistema alemaniarra.
- Jardun publikoa, aginduzko arauen edo
pizgarrien bidez.
- Sindikatuen presioa.
8. Horrelako jardueretatik kanpo, kapitalismo
inklusiboa, enpresaren erantzukizun soziala bezala, publizitate- edo
propaganda-tresna huts bihurtzen dira.
9. Korporazio handiak munduan botere absolutua
lortzen ari dira, estatuen eta hiritarren pisua diluituz eta gizarte neo-feudal
baterantz zuzenduz. Korporazio horien onura- eta botere-helburuek gero eta
gehiago gidatzen duten gizartea, herritarrek eta haien ordezkariek gero eta
pisu txikiagoa izango duten testuinguruan. Egoera horretan, "kapitalismo barneratzailea"
publizitate-estrategia bat baino ez da, eta sozialdemokraziak defendatzen
dituen herritarren eta soldatapeko langileen interes eta helburuei iruzur
egitea baino ez.