Europako Garapen Ereduaren Etorkizuna

30EKO TALDEA ETA SUNTSIKETA SORTZAILEA
AUDIOA: https://youtu.be/uOqGkcOw15Q
TESTUA (PDF): https://yadi.sk/i/4av134N7UF_SmQ
1. Mario Draghi Europako Banku Zentraleko
aurreko presidentearen zuzendaritzapean, "COVID-EN OSTEKO ENPRESA-SEKTOREA
BIZIBERRITUZ ETA BERREGITURATUZ. Politika publikoen esku-hartzeen diseinua."
Izeneko txostena aurkeztu berri du “30eko Taldea” delakoak. Txosten honek
interes berezia du finantza-eliteak "suntsiketa sortzailea"
estrategiaren alde egiten duen apustuaren ikuspegitik.
2. "30eko Taldea" kontsulta-erakunde
bat da, banku-sektore pribatuko eta banku zentraletako lehen mailako pertsona
ospetsuek osatua. 1978an eratu zen eta Rockefeller Fundazioak finantzatu zuen.
3. Gaur egungo krisiaren aurrean gobernuek
jarraitu beharreko irizpideen azalpen interesgarria jasotzen du txostenak. Industria-
eta enpresa-politikaren ikuspegitik, zein enpresari utzi behar zaien erortzen,
zeini lagundu behar zaien eta nola.
4. Txostenak 6 aldiz aipatzen du
"suntsiketa sortzailea" esamoldea, eta horrela berresten du
finantza-eliteak estrategia hori bultzatzeko duen interes nabaria. Txostenaren
9garren orrian azaltzen denez, “merkatuaren
akatsetan eta beharrezko suntsiketa sortzailearen erritmoa kudeatzean oinarritu
behar da gobernuen esku-hartzea". Txostenaren aurkezpenean bertan esan
zen bezala: "Txostenak laguntza orokorretatik urruntzeko eta neurri zehatzagoak
hartzeko eskatzen die gobernuei, ekonomiak krisitik eraginkorragoak eta
indartsuagoak atera daitezen behar dituzten baliabideak berresleitzeko aukera
emanez".
5. Txostenak berresten digu "suntsiketa
sortzailea" mendebaldeko politika ekonomikoen estrategia giltzarri
bihurtuko dela datozen urteetan. Gogora dezagun bi alderdi dituela estrategia
horrek. Itxuraz logikoa den alderdiak erraztu egiten du merkatuko indarrek
arazoak dituzten enpresak beste eraginkorrago batzuekin ordezkatzea. Eta beste alderdi
bat, tamalez ohikoa, merkatua menderatzen dutenek, arduradun politikoak
kontrolatzen dituztenek edo banku zentralen politika hedakorrei esker
diru-baliabideak dituztenek enpresa txikiak edo ahulak (eraginkorrak izan ala
ez) ordezkatzekoa.
6. "Nola zehaztu beharko lirateke enpresa
zehatzen bideragarritasuna eta beharrak, eta nork?" funtsezko galdera planteatzen du txostenak. Esanguratsua eta
kezkagarria da erantzuna. “Nork du dirua?” proposatzen du txostenak lehenengo aukera
moduan. Planteamendu horrek, jakina, erantzukizun hori korporazio handien esku
uztera garamatza. Baina, modu neutral eta objektiboan kudeatzeko, badirudi
arduradun publikoen esku geratu beharko litzatekeela zeregin hori. Gogora
dezagun "dirua izateak" ez duela esan nahi efizienteagoa izatea.
Bereziki banku handien kasuan, nahiz eta egoera zailean izan, eta
inbertsio-funts handien kasuan, ia agortezinak direla banku zentralek haiei
etengabe emandako finantza-baliabideak.