Adimen Politiko eta Estrategikoa

Hauteskunde Iruzurrak AEB-etan
GERRA-LEGEA AEB-ETAN?
AUDIOA: https://youtu.be/39tehX3WTTc
TESTUA (PDF): https://yadi.sk/i/yUNkHaIbk6speA
1. AEBetan egin berri diren presidentetzarako
hauteskundeetako hauteskunde-iruzur sinesgaitza gero eta nabarmenagoa bihurtzen
ari da. Horren ondorioz, testuinguru politiko kezkagarri batean kokatu da AEB,
eta horren ondorioak ikusten hasi baino
ez dugu egin.
2. Analista ezberdinak nabarmentzen ari direnez,
Ipar Amerikako establishment-ak, errepublikanoak zein demokratak, argi eta
garbi ikusten zuen Trumpen bigarren agintaldia onartezina zela. Beraz, mugimendu
trumpistatik kosta ahala kosta libratzea erabaki zuen. Horrek esan nahi du,
iruzurra oso agerikoa izan bada ere, bide judizial edo legegiletik zuzentzeko
aukerak mugatuak direla.
3. Edonola ere, fronte guztiak irekita daude.
Asteak igaro ahala, Biden lehendakari berria izendateko prozesuaren mugarriak
aurrera doaz. Baina, kontrako zentzuan, iruzurraren frogak gero eta gehiago eta
nabariagoak dira eta Donald Trumpek hauteskundeetako emaitza ez onartzeko duen
jarreraren inguruko indarrak metatuz joan dira.
4. Une honetan, teorian emaitzari buelta eman
liezaioketen fronteek irekita jarraitzen dute:
- Estrategia judiziala, hainbat kasurekin
jarraitzen duena, bai estatuetan, bai Gorte Gorenean.
- Legebiltzarrekin lotutako estrategia:
estatu giltzarrietako entzunaldiekin, batzorde legegileen txostenekin. Bestaldetik,
eta estatu giltzarri bakoitzean Biden ordez Trump izendatzearen alde antolatzen
ari dira ordezkari errepublikanoak.
5. Konstituzioaren araberako prozesua benetan
zaila da AEBetan. Oraindik hainbat aukera teoriko daude ordezkari
errepublikanoek azkenean Trump presidente izendatu ahal izateko. Baina
zailtasun politiko handia duten lege-aukerak dira. Hori guztia ebidentzien
metaketaren eta ordezkari errepublikanoen antolatzeko eta posizionatzeko
gaitasunaren araberakoa izango da. Ez dugu ahaztu behar, barne-barnean,
zuzendaritza errepublikanoaren gehiengoak demokratek gorrotatzen duten
bezainbeste gorrotatzen duela Trump, AEB kontrolatzen duten botere
korporatiboaren eliteentzat kanpoko eragile arrotza balitz bezala.
6. Bitartean, Donald Trumpek Gerra-Legea
aplikatzeari buruzko zurrumurruak zabaldu dira. Balizko ekimen horren helburua presidente
berria izendatzeko prozesua etetea eta emaitzei buelta ematea izango litzateke.
Edo estatu giltzarrietan hauteskunde berriak egitea. Zurrumurru horiek hedabide
handietara zabaldu dira azken egunetan, eta Trumpek berak gezurtatu egin ditu
"fake news" gisa. Baina zurrumurruak etengabeak dira.
7. Norgehiagoka mantendu egiten da. Horrek esan
nahi du, zaila bada ere, Trumpek oraindik aukera teorikoa duela bigarren
agintaldira iristeko. Edonola ere, Trumpekin edo Bidenekin, Gerra Zibiletik
izan den Presidentetza zatituena izango da. Eztanda, modu batera edo bestera,
saihestezina dirudi.
Adimen Politiko eta Estrategikoa-ri buruzko
beste idatzi batzuk