Europako Garapen Ereduaren Etorkizuna

1974KO KISSINGER TXOSTENA
AUDIOA: https://youtu.be/bQ18-EQZZw8
TESTUA (PDF): https://yadi.sk/i/KOWVPE4S38h4FA
1. 1974an, AEBetako Estatu Departamentuaren
isilpeko dokumentu batek, Henry Kissingerrek koordinatua eta "Kissinger
txostena" edo "Memorandum 200" izenez ezaguna (NSSM 200.
National Security Study Memorandum 200), "Munduko biztanleriaren
hazkundeak AEBko segurtasun eta interes globaletan dituen ondorioak"
aztertzen zituen. (U.S. Department of State, 1974). Dokumentua konfidentziala
zen eta 1989ra arte ez zen desklasifikatu.
2. Txostena oso interesgarria da garai neoliberaleko
gizarte-politika demografikoen funtsezko alderdi bat interpretatzeko. 70eko
hamarkadan, mendebaldeko eliteak bere estrategietan honako politika hauen
artean ezartzen zuen harreman zuzena erakusten digu:
A) "Arriskutsuak" izan daitezkeen
herrialdeetako biztanleria murrizteko helburua, eta
B) Herrialde horietan bultzatu beharreko
politika hauek:
- Familia-plangintza
- Garapen sozioekonomikoa, erretiro-pentsioen
hedapena eta, oro har, garapen sozial eta ekonomikoa.
- Emakumeak lan-merkatuan masiboki sartzea
- "Emakumearen eskubideak"
hedatzea.
3. Dokumentuak baieztatzen digu, itxura guztien
arabera, garai neoliberal osoan munduak bizi izan dituen dinamika demografikoak
ez direla izan dinamika sozialen bilakaera naturalaren emaitza hutsa; aitzitik,
dinamika sozial horiek Henry Kissingerrek ordezkatzen zuen mendebaldeko elite
korporatibo horren estrategien ondorio izan dira hein handi batean.
4. Planteatutako estrategia oso epe luzekoa zen.
1974an egina, hauxe adierazi zuen: "Biztanleriaren egonkortasuna datorren
mendera arte ezin izango dela lortu aitortu behar dugu".
5. Garrantzitsua da kontuan hartzea biztanleria
murrizteko estrategia hori, ez dela herrialde hartzaileei mesede egitera
bideratutako estrategia. Alderantziz, herrialde horiek ahultzera bideratuta
zegoen argi eta garbi, AEBren helburu estrategikoen intereserako:
"Proposatutako estrategiak ikuspegi koordinatua eskatzen du AEBren
kanpo-politikak biztanleriaren hazkundearen eraginean duen interes
garrantzitsuari erantzuteko".
6. Dokumentuaren helburu zuzena garapen bidean
dauden herrialdeetako biztanleria murriztea bada ere, testuak argitzen du
helburu hori ezin dela gauzatu herrialde aurreratuetan antzeko politikak
bultzatu gabe:
"Ezinbestekoa da garapen bidean dauden herrialdeetako liderrek
konpromisoa garatzeko eta indartzeko egiten duten ahalegina herrialde
industrializatuek beren indarrari eusteko edo herrialde "aberatsentzat"
baliabideak erreserbatzeko politikatzat ez hartzea”. (Horixe bera aitortzen du txostenak).
"Horrelako pertzepzioa garatzeak biztanleriaren egonkortasunaren
kausaren aurkako erreakzio larria eragin lezake. Hori dela eta, AEBk eta beste
herrialde "aberats" batzuek ziurtatu beharko lukete garapen bidean
dauden herrialdeentzat defendatzen dituzten politikak onargarriak izango
liratekeela euren herrialdeetan. (Eztabaida publikoa eta gure politiken
baieztapena eska ditzake horrek) ".
Ikusten dugunez, biztanleria murrizteko
politika horiek herrialde industrializatuetara ere zabaltzen ditu azken finean
txostenak.
7. Politika horiek gauzatzeko funtsezko eragile
gisa honako hauek aipatzen ditu txostenak:
A. AEBetako gobernu-agentziak
B. NBEko agentziak
C. Fundazioak eta GKEak
8. Garrantzitsuena da dokumentu honek argitzen
digula azken hamarkadetako dinamika sozial asko ez direla gizartearen bilakaera
naturalaren ondorio izan. Edo, behintzat, ez dira hori bakarrik izan, elite
korporatiboak ere sistematikoki bultzatu baititu. Tamalez, ez ongizate soziala
eta eskubide sozial eta ekonomikoak hobetzeko tresna gisa. Aitzitik, eskubide
sozioekonomiko horiek, biztanleria mantenduz edo murriztuz herrialdeak
ahultzeko tresna gisa sustatu dira.