Europako Garapen Ereduaren Etorkizuna

GARAPENZALETASUN GAINERAKORRAREN ERAGINA
AUDIOA: https://youtu.be/RtuKDD1mMEs
TESTUA (PDF): https://yadi.sk/i/dzMrhFJkQDVuUA
1. "Garapenzaletasun gainerakorra" edo
“Desarrollismo emergente” deitzen diogu herrialde gainerakor nagusiak biltzen
dituen korronte geopolitikoari, hala nola Errusia, Txina edo Iran. Eta
hirugarren korronte geopolitiko alternatibotzat jotzen dugu, mendebaldean
lehian dauden bi korronteen aurrean: oligarkia korporatiboa alde batetik eta
populismo kontserbadorea bestetik.
2. Herrialde gainerakor horiek erreferentzia
ideologiko oso desberdinetatik abiatzen dira. Hala ere, beren garapen-ereduak
eredu propio gisa argi eta garbi definitzen dituzten alderdi komunetan
oinarritzen dira. Garrantzitsuena, ziurrenik, enpresa handien eta botere
politikoaren arteko harremanaren interpretazio espezifikoa izan daiteke.
Mendebaldeko ereduan, botere politikoa argi eta garbi elite korporatiboaren
menpe jartzean oinarritzen da harreman hori. Alderantziz, herrialde gainerakorrek
beren eredu sozioekonomikoen funtsezko elementutzat jotzen dute jarduera
ekonomikoa botere politikoaren bidez interes orokorraren mende egongo dela
ziurtatzea.
3. Oligarkia finantzario-korporatiboaren
aurrean, garapen ekonomikoa, zientzia eta teknologia bultzatzearen aldeko
apustu garbia egiten dute herrialde gainerakorrek. Mendebaldean, azken
hamarkadetan, pixkanaka, nabarmen baztertuta geratu direnak.
4. Garapenzaletasun kontserbadore populista ez
bada fidatzen elite finantzarioaz eta multinazionalez, mesfidantza politiko
hori enpresa handi guztiei zabaltzen diete herrialde gainerakorrek, interes
orokorrak ekonomiaren mende jartzeko arriskua ekar dezaketen neurrian.
5. Garapenzaletasun gainerakorraren funtsezko
beste alde bat enpresa-sektore publikoari emandako pisua da. Jarduera ekonomiko
osoarekiko proportzio desberdinekin, baina sektore publikoaren lidergo
argiarekin bai finantza-sektorean bai eta sektore estrategiko guztietan.
6. Eredu garapenzale gainerakor horrek Europako
garapen-ereduaren etorkizunean izan dezakeen eragina ez dirudi Europako aukera
politikoek duten garrantzi erlatiboak baldintzatuko duenik. Ez epe labur edo
ertainean, behintzat. Barne-lehia hori funtsezkoa izan daiteke elite
korporatiboaren eta eredu populista kontserbadorearen arteko borrokarako.
Baina une honetan ez dago pisuzko aukera
politikorik, bi eredu horietakoren batetik nabarmen aldentzeko eta eredu
garapenzale gainerakorraren funtsezko osagaiak ikasi edo erabiltzeko gaitasuna
duenik. Agian, Corbynen laborismoa bezalako sektore sozialdemokrata batzuk
salbuespentzat har ditzakegu. Europan oraindik "ezkerra" deritzonaren
multzoa finantza-elitearekin konprometituegi dago, une honetan horrengandik bereizteko
gai izateko.
7. Hala ere, gero eta eragin handiagoa du garapenzaletasun
gainerakorrak, eredu hori hainbat sektore eta herrialdetan erakusten ari den
dinamismoaren ondorioz. Zehapenei eta merkataritza-blokeoei aurre egiteko
gaitasun apartarekin batera, herrialde horiek pixkanaka munduko
lidergo-postuetan kokatzen ari dira, honako sektore hauetan, besteak beste:
- Defentsa
- Espazioa
- Aeronautika
- Energia
- Ikerketa zientifikoa
- Pobreziaren aurkako borroka
- Nekazaritzako ekoizpena
8. Herrialde horien dinamismo ekonomikoaren eta
Europako gainbehera ekonomiko bizkorraren ondorioz, gero eta eragin handiagoa
du garapenzaletasun gainerakorrak enpresa eta gobernuetan. Hori dela eta,
aurreikus daiteke urte batzuk barru eredu gainerakor garapenzale horren
funtsezko alderdi batzuk Europako garapen-ereduan sartzeko komenigarritasuna
zabaltzen hasiko dela.