Europako Garapen Ereduaren Etorkizuna

NEOLIBERALISMOTIK SUNTSIPEN SORTZAILERA
AUDIOA: https://www.youtube.com/watch?v=e2eNK0mk5CU&feature=youtu.be
TESTUA: https://yadi.sk/i/HmVR4NDXgG3-9Q
1. Munduko Ekonomia Foroak hasiera eman dio
neoliberalismoaren amaierari. Analistentzat gero eta nabarmenagoa zena, egi
ofiziala bihurtzen ari da. "Neoliberalismoa amaitu da eta kapitalismoa
birsortu behar da".
2. Arazoa da zein birsortze mota eta norantz
bideratzen den. EKAI Centerrek hainbat aukera azaldu ditu azken urteotan. Baina
mendebaldeko botere-guneen testuinguruak, mezuek eta erabakiek beste norabide
bat dutela dirudi.
3. Zoritxarrez, gero eta elementu gehiagok
pentsarazten digute aipatu nahi den estrategia historikoki "suntsiketa
sortzailea" deitu izan dena baizik ez dela. Autore marxistek,
Schumpeterrek eta autore liberalek krisi estrukturalen konponbide gisa estrategia
hori erabiltzeko kapitalismoaren joera errepikatuaren azterketan sakondu dute.
4. Sistemaren zati bat suntsituz sistemaren
errentagarritasuna handitzeko beharra da "suntsiketa sortzailearen"
oinarri kontzeptuala. Sistema produktiboan eraginkortasun gutxien duten zatiak
suntsitzearen abantailak aipatzen dituzte teoriko liberal batzuek. Hala ere,
planteamendu teoriko hutsa da, errealitate historikoan babesik ez duena.
5. Azken bi mendeetako fenomeno ekonomikoen
analisiak erakusten digu prozesu suntsitzaile horiek – sarritan gerra bera - ez
direla abian jartzen ekonomia-ehunean produktiboak ez diren segmentuak
suntsitzeko. Estrategia hori aplikatzea erabakitzen dutenen interesen arabera
jartzen dira martxan. Eta behin eta berriz egiaztatzen da interes horiek ia
beti antzekoak direla:
A. "Suntsiketa sortzailea"
estrategia abian jartzen duen elitearena ez den ekoizpen-egituraren funtsezko
zati bat suntsitzea.
B. Horrela, merkatuaren funtsezko zati bat
askatzea, estrategia sustatzen duten interes-taldeek bereganatu ahal izan
dezaten. Talde horiek ekonomiaren esparru zabalagoak kontrolatzen dituzte, eta,
horrela, nabarmen handitzen dute haien errentagarritasuna eta, horrekin batera,
inbertsioa eta aberastasuna sortzeko gaitasuna.
6. Krisi ekonomiko batek eragindako geldialditik
irteteko elite ekonomiko batek gerra bat bultzatzen duenean, ez du inoiz egiten
ekoizpen-egituraren edozein esparru edo eraginkortasun gutxiagoko enpresak
suntsitzeko. Suntsitutako ekoizpen-sarea berea ez izateko itxaropenarekin
egiten du hori, gerran garaituak izatea espero duten herrialdeena baizik.
7. "Suntsiketa sortzailerako" politika
horiek azken urteetako energia- edo ingurumen-estrategien zenbait interpretaziotan
adierazten baziren ere, badirudi COVID-19 pandemiari aurre egiteko hartutako
politiken egungo testuingurua errealitatean islatzen ari dela ekonomiaren zati
esanguratsu baten suntsiketa eta nazioarteko korporazio handiek merkatuak
bereganatzea.
EUROPAKO GARAPEN EREDUAREN
ETORKIZUNAri buruzko idatziak
EKAI Center-en beste idatzi
batzuk