AUDIOA - TESTUA Adimen Politiko eta Estrategikoa Hauteskunde Iruzurrak AEB-etan. EUSKAL HERRIAK BIZIA DU JOKOAN
Adimen Politiko eta Estrategikoa

Hauteskunde Iruzurrak AEB-etan.
EUSKAL HERRIAK BIZIA DU JOKOAN
AUDIOA: https://youtu.be/zvp0CX4H1ao
TESTUA (PDF): https://yadi.sk/i/ZM2cP1Kei2aI8Q
1. AEBetako presidentetzarako hauteskundeetan
iruzur masiboa gero eta nabarmenagoa da. Ez da hain nabarmena herrialde
horretan gertatzen ari den eztanda sozial eta politikoaren emaitza, bat edo
bestea izan presidente berri gisa izendatua. Benetako borroka ez da
errepublikanoen eta demokraten artekoa. Trumpen inguruko mugimendu
industrialista/nazionalista alde batetik eta finantza-elite globalista bestetik
– errepublikanoa zein demokrata – dira lehian dauden ildo biak.
2. Borroka hori nork irabaziko duenaren
ondorioak izugarriak izango dira Mendebalde osoarentzat, ez soilik Estatu
Batuentzat. Nazionalismo industrialista azkenean AEBetan gailentzen bada,
horrek azkar eramango du Europa osoa, orain arte elite korporatibo
globalistaren esku ere egon baita.
3. Euskal Herriak, zehazki, bizia du jokoan.
Trumpek gidatutako sektorea gailentzen bada, euskaldunok oso gaizki pasatuko
dugu ziur asko. Horren arrazoia ez da sakonekoa. Nazionalismo industrialista,
teorian, ondo konpon liteke gehiengo nazionalista duen herrialde txiki batekin,
duela urte batzuk arte bokazio industrialista argia izan duena.
4. Hala ere, euskal politikariek, oro har,
aspalditik egin dute kontrako apustua. Nazionalistak edo estatalistak,
ezkerrekoak, eskuinekoak edo zentrokoak, euskal klase politiko ia osoaren
apustu estrategikoa – politikoa eta ideologikoa – elite korporatibo
globalistaren alde kokatu da argi eta garbi. Horren ondorioz, euskal aukera
politiko guztiek bat egiten dute ideologikoki, gero eta gehiago. Nahiz eta ahozko
liskar etengabeei eutsi, dinamika neoliberaletan murgildu dira denak
(ezkerreko, eskuineko edo zentroko neoliberalak, hori bai). Horiek guztiak
aktiboki inplikatu dira ondoz ondoko "kanpaina globalistetan". Kanpaina
horiek, elite korporatiboaren kontsignetatik abiatuta, bata bestearen atzetik,
murgildu dituzte euskal herritarrak ondoz ondoko moda eta balore mediatiko
postmoderno guztietan. Horrek jarrera desideologizatuak eragin ditu maila zentzugabeetan,
"nazionalista globalistenak" edo "ezkertiar neoliberalenak"
kasu. Egia esan, aukera politiko horiek guztiak elite korporatiboaren mende
jartzea baizik ez dago horren guztiaren atzean.
5. Ahobatezko apustu horren ondorioz, arrisku
larrian dago Euskal Herria. Europako lurralde guztietan (Espainia eta Frantzia
barne), joera korporatibo-globalista nagusiekin batera, hainbat joeratako
mugimendu populistak sortu dira, eta horiek irtenbidea eman diezaiekete
herrialde horiei, Europa osoko nazionalismo industrialistaren balizko
garaipenaren aurrean.
6. Globalismo korporatiboa hondoratzen bada,
Euskal Herriak ez du alternatibarik, ez nazionalistarik, ez ezkerrekorik,
mugimendu horrekiko konplizitate estrategikotik aldentzeko. Globalismo neoliberalaren
aldeko gure eragile politikoen baldintzarik gabeko apustu horren ondorioz, gure
herria testuinguru berri horretan zanpatua izateko arrisku handia dago.
Adimen Politiko eta Estrategikoa-ri buruzko
beste idatzi batzuk