EUSKARRI Sarea Ezaugarriak SARE DISKRETUA



Sartu gure Kanalera:

 

TELEGRAM:    https://t.me/euskarri

Telegram ez baduzu:

WHATSAPP: 
https://chat.whatsapp.com/CTP6ECVOD9BFQiYXTxTOd4

 

  

Ondorengo ezaugarriak izango ditu EUSKARRI Sareak:

1.      Sarearen abiapuntuan bertan dago herri honen etorkizunaz arduratuta edo sentsibilizatuta dauden guztiak, ahal den neurrian, bazkidetzen hastea. Gizartea dinamizatzea da helburua. Jakina, dinamizazio horretan, hasiera batean, diagnostikoa bera azalduko da. Baina proposamen ezberdinak egon daitezkeen moduan, diagnostiko ezberdinak ere. Praktikan, gure kideak dinamizatze horren ondorioz, hainbat ideia eta proposamen etorri beharko da. Zenbaitetan, proposamen kontraesankorrak ere. Horrela bada, gure kideek osaturiko lan talde bat helburu baten atzetik has daiteke lanean eta, behar bada, beste talde bat, diagnostiko edo ikuspegi ezberdinekin, beste helburu baten alde. Talde biak izan daitezke gizartegintza sustatzearen ondorio, nahiz eta irizpide kontrajarriak izan. Bata zein besteak, haien kabuz egingo dute lan eta ez dira publikoki azalduko EUSKARRI Sarea gisa.

 

2.      Sarean –interes orokorren esparrutik haratago- norberaren ideia eta proposamenen aurkako kideak egongo direla onartu behar dugu. Hori bai, norbera ahaleginduko da, jakina, bere ideiak eta proposamenak lantzen eta defenditzen. Baina Sareak berak ez du jarrera zehatz bat hartuko. Gure helburua da kide asko biltzea, gizartea dinamizatzea, pertsonak motibatzea ... eta hortik aurrera kideen interes eta helburuen eskuetan egongo da zer egin eta nola. Eta hori guztia ez da dagoeneko izango Sare honen erantzukizuna.

 

3.      Euskal herritarrak dinamizatzea da EUSKARRI Sarearen helburua. Ahalik eta herritar gehien saretzea izango du zeru-muga. Inplikazio mailaren aldetik, saretzea bera nahiko izango da herritar askorentzat. Beste askok, nahi duten neurrian, herri honen erronkei aurre egiteko asmoz hainbat lan-esparrutan jarduteko aukera izango dute, Sarearen barne zein beste erakundeetan: Sare sozialetan, ekonomian, politikan, demografian, kulturgintzan, hezkuntzan, osasungintzan, informazio eta komunikazioan, zientzia eta teknologian, etab. Ahaleginak ez errepikatzeko, gizarte zibila eta erakunde politikoen bitartez bideratzen ez diren erronkei aurre egiten hastea izango da Sare honen lehentasuna.

 

4.      Ahal den neurrian, Sarearen lan-taldeek ez dute bere egitekoen artean hartuko euskal ‘marko’ politikoa, erabakitzeko eskubidea etab. Interes horiek dituzten kide eta ekimenei gizartean horretan lanean diharduten erakundeetan parte hartzera bideratuko zaie. Alderdi politikoen esparrua onartu eta errespetatuko dute, haiekiko elkarlanerako prest.

 

5.      Batez ere, beste eragile publikok zein pribatuk egiten ez duten lanean kokatuko da sare honen zeregina. Eta euskal gizartean bideratu gabe ditugun erronkei aurre egitean ere.

 

6.      Garrantzia emango zaio bazkidetzeari, bazkideengandik gogoak, ideiak eta proposamenak jasotzeari eta haiekin informazioa elkartrukatzeari, harrobi-lanari, gogo-lanketari. Gizarte zibilaren erakunde eta ekimenetan, alderdi politikoetan, sindikatuetan, parte hartzen duten herritarrak saretu, prestatu eta dinamizatzea izango da harrobi-lan honen zeregina.

 

7.      Sare “diskretua” izango da. Ez da publikoki azalduko Aurkezpen honetatik kanpoko ideiak, proposamenak edo iritziak zabaltzen.

 

8.      Sareak euskaraz gauzatuko du bere jarduera.

  


Sartu gure Kanalera:

 

TELEGRAM:    https://t.me/euskarri

Telegram ez baduzu:

WHATSAPP: 
https://chat.whatsapp.com/CTP6ECVOD9BFQiYXTxTOd4