EUSKARRI Sarea Helburua EUSKAL GIZARTEA DINAMIZATU HERRITARRAK DINAMIZATUZ


 


Sartu gure Kanalera:

 

TELEGRAM:    https://t.me/euskarri

Telegram ez baduzu:

WHATSAPP: 
https://chat.whatsapp.com/CTP6ECVOD9BFQiYXTxTOd4

 

 

Euskal gizarte zibila berrindartzen hasteko beharra igartzen da hainbat arlotatik. Betiko erakundeen heldutasunak/nekeak alde batetik, erakunde eta egitura berrien faltak bestetik eta, azkenik, hutsune horiek bete behar zituzten eragile sozial eta politikoen ahuleziak, argi utzi dute euskal gizarte zibila berpizteko beharra (nahiz eta, azken urteotan sortutako mugimendu berrien ondorioz, gure kide batzuk baikorrago azaldu). Gizartegintzaren bidez herritarrak dinamizatzea, berez, herritarren beraien interes orokorraren babesa eta sustapenaren oinarria eta bermea da.

Gizarte-erakundeen beraien ahultzearekin batera, neurri batean, indar politikoen ahultzearen ondorioa izan da ere gizarte zibilaren dinamismo-galtze hori. Alderdi politikoei, lehen baino askoz zailago egiten zaie jende berria afiliatzea edo esparru berrietatik elkarlanerako prest egon daitezkeen herritarrak erakartzea.

Hauteskundeen ondoriozko lehiak ezberdintasun ideologikoetatik haratago doazen aurkakotasunak eta zatiketak sortarazten ditu eta, horren ondorioz, argi dago gizarte zibilaren berpiztea ezin dela alderdi politikoetatik bakarrik etorri. Alderdi politikoek eta gizarte erakunde guztiek herritarrak gizarteratzearen aldeko etengabeko lana egiten dute, baina zerbait gehiago behar da gizartea dinamizatzeko.

Ezer baino lehen, kontuan hartu behar dugu euskal gizartea dinamizatzeko euskal herritarrak dinamizatu behar ditugula. Euskal herritarrak dinamizatzeko gure asmo hori zehazteko orduan, ez dugu erakunde publiko edo pribatuen interesetatik bakarrik abiatu behar, batez ere herritarrek beraiek dituzten beharrak eta asmoetatik baizik. Batez ere, lau osagai hauek hartu behar ditugu kontuan:

A.        Herritarrak dinamizatzen hasteko, gizartean lanean dauden ekimenetatik aparte, parte hartzen hasteko aukera erraztuko dien tresna / sare bat behar dugu eta hori da, hain zuzen, EUSKARRI Sarearen helburua.

B.        Sare horren betebeharreko baldintza izan behar du inoren aurkako tresna ez izateak. EUSKARRI Sarean bazkidetzen direnek ez dute sentitu behar bazkidetzeak berak inoren aurkako jarrera dakarrenik. Horretarako, oso tresna anitza izan behar du.

C.        EUSKARRI Sarean parte hartzeko herritarrei eskatuko zaien konpromisoa ahalik eta txikiena izango da. Hortik aurrera norberaren esku egongo da, bakoitzaren gogo eta gaitasunen arabera, parte hartze handiagoa izatea ala ez izatea.

D.        Sarea ez da publikoki azalduko Aurkezpen honetatik kanpoko ideiak, proposamenak edo iritziak zabaltzen. Eta gizartean lanean diharduten ekimenen lehiakide izan gabe, horien harrobi edo laguntzaile izan behar du.


 


Sartu gure Kanalera:

 

TELEGRAM:    https://t.me/euskarri

Telegram ez baduzu:

WHATSAPP: 
https://chat.whatsapp.com/CTP6ECVOD9BFQiYXTxTOd4