"3. Europako eredu sozialdemokrataren
"autosufizientzia-jarrera", jakina, hein handi batean logikoa zen.
Garapen bidean dauden herrialdeetan defendatutako edo aplikatutako jarduera-ereduak,
proposamenak eta politikak gutxitan aplikatzen ziren arrakastaz Europaren
kasuan. Aitzitik, sozialdemokrazia europarra saiatu zen - logikoki ere bai - bere
eredu propioa beste herrialde batzuetara hedatzen, hala nola Europa Ekialdera
edo Latinoamerikara".