Migrazioa eta Garapen Eredua Cultumetria Txostena. ESKLABOEKIN ERE BPG IGOKO LITZATEKE

Migrazioa eta Garapen Eredua

Cultumetria Txostena.
ESKLABOEKIN ERE BPG IGOKO LITZATEKE


"8.      Aukera horri buruzko hausnarketa estrategiko zehatza egitea gomendatzen diogu Confebaski. Beranduegi izan daiteke uztailerako hauteskunde-programetan sartzeko. Gutxienez 6 hilabete beharko genituzke gure herritarrei beste "garun garbiketa" bat egiteko. Komunikabideak kontrolatzen dituzten korporazioekin harremanetan jarri beharko luke Confebaskek ideia helarazteko. Gogotsu erantzungo dute ziur asko. “Ahoa ur” bihurtuko zaie zenbaki batzuk egin bezain laster, esklaboen proportzio egokiarekin etekinak nola puztuko diren kalkulatuta. Une horretatik aurrera, lan esklaboaren bertuteak, ezkutatzen duen elkartasuna eta zein "aurrerakoia" den saltzen hasiko dira hedabideak eta buruzagi politikoak".