Euskal Garapen Ereduaren Etorkizuna COVID-19. KONTZILIAZIOAREN GAINEKO ERAGINAREN IRAKATSIAK. EMAKUMEEN ETA FAMILIEN ESKUBIDEAK
Euskal Garapen Ereduaren Etorkizuna
COVID-19. KONTZILIAZIOAREN GAINEKO ERAGINAREN IRAKATSIAK. EMAKUMEEN ETA FAMILIEN ESKUBIDEAK
COVID-19. KONTZILIAZIOAREN GAINEKO ERAGINAREN IRAKATSIAK. EMAKUMEEN ETA FAMILIEN ESKUBIDEAK
1. COVID-19 epidemiaren garaian eta, bereziki, konfinatzeko
eta jarduerak ixteko neurrietan gertatutakoak eragin oso larria izan du
herritarren eskubideetan oro har, baina, oso modu berezian, eragin larria izan
du lan- eta familia-jarduerak bateratzeko esparruan.
2. Kontziliazioaren gaineko inpaktu horren
deigarriena, berriro ere, horri buruz ia ia ezer ez aipatzea izan da. Edo,
nahiago bada, gertatutakoaren benetako eraginaren eta komunikabideek gai honi
eskaini dioten arreta eskasaren arteko desproportzio izugarria.
3. Alde batetik, beren lanpostura joateko eta,
bestetik, seme-alaba adingabeak etxean edukitzeko betebehar bikoitza izan duten
milioika familiena izan da, ziurrenik, eragin kuantitatiboki larriena eta
zirraragarriena.
4. Familia horiei guztiei sortutako egoera
kaotikoa izan da. Ahal izan duenak familiaren laguntza eskatu du, eta pertsona
batzuek lantokira beren seme-alabekin batera joatera ere jo dute. Milioika
pertsonak – funtsean emakumek – aukeratu behar izan dute beren lan-betebeharrak
bete ala familia-konpromisoei erantzun. Kasu askotan haurren arretarik gabeko
egoera larriekin eta beste batzuetan lan-konpromisoen kalte larriekin.
5. COVID-19ri aurre egiteko hartutako neurriak
hondagarriak izan dira guztiontzat, zalantzarik gabe. Baina lana eta familia
uztartzeari dagokionez gertatutakoa sistematikoki ezkutatu dute komunikabideek,
eta, horren ondorioz, gizartean gertatutakoa ez da ikustatu.
6. Hori dela eta, gertatutakoa aztertu behar
dugu, eta hausnarketa horretatik ondorio egokiak atera. Gertatutakoak agerian uzten
digu, itxuraz, hitzezko adierazpenetatik eta garrantzi gutxiko zenbait
neurritatik kanpo, kontziliazioaren erronka serio hartu gabe jarraitzen dugula
eta, horrekin batera, ez ditugula serio hartzen etxeko lanak, gure seme-alabei
emandako denbora, bilakaera demografikoa eta gure gizartearen beraren
biziraupena.
7. Kontziliazioaren gaur egungo kaosarekin
batera, hainbat txostenek ohartarazten digute Euskal Herria – eta Europa guztia
– hondamendi demografikorako bidean dagoela. Hondamendi horren oinarrian dago,
hain zuzen ere, etxeko lanen baloraziorik eza eta milioika emakume esplotazioko
lan-ordutegietara behartu izana. Laneko 40 orduei etxeko lanen arretarako gutxienez
beste horrenbeste ordu gehitzera behartuta egoteagatik. Zalantza gutxi dago dinamika
hori bateraezina zela jaiotza-tasei eustearekin, eta horiek direla kataklismo
demografiko honetara eraman gaituen funtsezko faktorea, nahiz eta bakarra ez
izan.
8. Testuinguru horretan, aldi berean harrigarria
eta kezkagarria da, COVID-19ren krisi honetan laneko eta familiako
kontziliazioari buruz gertatutakoari arretarik ez ematea. Premiazkoa da,
gertatutakoaren azterketatik abiatuta, aurrera begirako ondorioak lehenbailehen
ateratzea.
9. Beste behin ere, etxeko lanak existituko ez
balira bezala jokatu dugu, jakin badakigunean – errealitatean – bertan sortzen
direla epe luzerako gure biziraupenaren oinarriak. Beste behin ere, milioika
emakumek ordaindu dituzte ondorioak, beren ahalegin pertsonalarekin eta
lan-posizionamenduarekin. 180 graduko bira estrategikoa eman behar du gure
gizarteak kontziliazioaren erronkari dagokionez. Eta premia handiaz egin behar
du.