"6. Txinako Alderdi Komunistak eta gure alderdi
politikoek garapen ekonomikoaren esparruan beren gain hartzen duten zereginaren
arteko funtsezko ezberdintasun bat hortxe bertan dago. Txinako Alderdi
Komunistaren tokiko eta eskualdeko organoek ez diote ezeri uko egiten. Hau da,
ez diote uko egiten epe luzerako eta oso luzerako garapen ekonomikoaren
gakoetan eragiteari.
7. Aitzitik, gure alderdi politikoak, aldagai
horietan nabarmen eragiteari uko egiten diotenez, jarduteko tarte oso
mugatuaren aurrean daude. Toki-mailan bereziki gertatzen den bezala, zaildu ere
egiten du horrek teorian bat ez datozen erreferentzia ideologikoen aukera
politikoak argi bereiztea".