Eskualde Garapena
Txina - Gipuzkoa - Euskal Herria

ALDERATZEKO JARRAIBIDEAK
Txina - Gipuzkoa - Euskal Herria

ALDERATZEKO JARRAIBIDEAK
"4. Hala ere, zalantzazkoa da probintzia eta
eskualde horien kudeaketa politikoa "eskualde-politikatzat" jotzea.
Lurralde- eta biztanleria-dimentsioa kontuan hartzen badugu, Europar Batasuneko
estatu-kideekin alderagarriagoak diren lurralde-eremuak izango lirateke, gure
"eskualde/erregioekin" baino. Uler dezakegu ere Txinako probintziak
eta eskualdeak Europako eskualde/erregioekin aldera daitezkeela
eskumen-esparruko irizpideei dagokienez; izan ere, ez dira lurralde-eremu
subiranoak, baizik eta estatu baten lurralde-banaketak. Aitzitik, ezin dira
konparatu egitura sozioekonomikoaren ikuspegitik, Europako eskualdeak baino askoz
handiagoak baitira Txinako probintziak".