
SOZIALDEMOKRAZIA EUROPAKO MUGIMENDU GISA
"7. Sozialdemokrazia lehenbailehen birkokatu
behar da testuinguru berri horren aurrean. Testuinguru horretan, premiaz
begiratu behar zaie munduko beste eskualde batzuei, ideiak eta jardunbide
egokiak hautemateko eta horietatik ikasteko.
8. Horrek ez du esan nahi sozialdemokraziak
europarra izateari utzi behar dionik, jakina. Edo, hobeto esanda, horrek ez du
esan nahi sozialdemokrazia "europarrak" europarra izateari utzi behar
dionik. Horrek esan nahi du, Europako testuinguruan ez ezik, testuinguru
globalean ere kokatu behar dela, eta zuzen interpretatu behar dela zer egiten
ari den gaizki Europa, munduan posizioak horren azkar galtzeko. Eta beste
eskualde batzuetako zein ideia edo jardunbide egoki aplika daitezkeen eta gure
soldatapekoentzat interesgarriak diren edo izan daitezkeen hautematea".