"9. Immigrazioaz serioski hitz egin behar da.
Eztabaida arrazional eta ireki batek bakarrik ahalbidetuko du benetan gertatzen
ari dena aztertzea eta objektibatzea, eta horren inguruan hartu beharreko
neurriak mahai gainean jartzea. Horixe da ere etorkinak pertsona gisa defendatzeko
modurik onena. Immigranteak giza-ezkutu gisa erabiltzen dituzten immigrazioaren
aldeko etengabeko kanpainek mesede eskasa egiten diete migranteei, zentzuari
eta bizikidetzari. Izan gaitezen serioak".