"1. Geure burua engainatzea atsegina izan
daiteke, baina, era berean, ezinezkoa egiten digu behar bezala kokatzea eta hartu
beharreko erabakiak hartzea. Euskal Herria ez da erreferentziazko eredua
langileen parte-hartzeari dagokionez. Nolanahi ere, alde horretatik, bi
enpresa-ehunez hitz egin dezakegu: alde batetik, kooperatiboa/gizarte-ekonomiakoa
- partaidetzazkoa dena, argi eta garbi - eta, bestetik, enpresa-ehunaren gainerakoa,
partaidetzazkoa inola ere ez dena. "Euskal Herria oso parte-hartzailea
da" baieztatzeko bi eremuak nahastea geure burua engainatzea besterik ez
da".