Euskal Garapen Ereduaren Etorkizuna EREDU BATEN AMAIERA

Euskal Garapen Ereduaren Etorkizuna

EREDU BATEN AMAIERA

"3.      Aldaketa erradikala izan zen. Horrelako sailkapenak beti dira arriskutsuak, baina ez ginateke oso urrun ibiliko esaten badugu "industria-politika proaktiboaren" aurreko eredua eredu liberal batek ordezkatu zuela, harrigarria bada ere. Eredu liberal horretan, ekonomia produktiboa eta garapen teknologikoa ez dira aintzat hartu, eta aurrekontu publikoen kudeaketan kokatu da ia modu bakarrean eztabaida publikoa.
4.      Gertatzen ari zenaren aurrean gure burua lausotzen eta nahasten lagundu zuten krisiaren aurkako politikek. Baina hamabi urte hauetako bilakaerak behin eta berriz baieztatu duenez, beste lurraldeen aurrean gure ereduaren mirariak agerian uzteko etengabeko ahaleginak egin arren, guk geuk hamarkada bat baino gehiago daramatzagu eredu hori desegiten".