"5. Azken lau hamarkadetako zorraren eta
produktibitatearen - edo zorraren eta hazkundearen - datu konparatuek
eskaintzen duten argazkia harrigarria eta beldurgarria da. Hasiera batean, irteerarik
gabeko kalezulo baten aurrean zegoen Europako eta Mendebaldeko ekonomia baten
argazkia. Eta, geroxeago, etengabeko ihesaldi baten 4 hamarkadako prozesuaren
argazkia ere. Prozesu horretan, sistemaren elitea ez da gai izan Europako ekonomia
gaixoa bideragarria bihurtzeko.
6. Bitartean, badirudi gure eliteek jakin dutela
benetan gertatzen ari zenari buruzko ezjakintasun osoan gu mantentzen. Gero eta
hobeto bizi ginela uste genuen, gero eta produktiboagoa zen ekonomian eta gero
eta lan gutxiago egiten genuela. Eta, egiaz, gero eta lan gehiago egiten ari
ginen eta gure seme-alaben etorkizunaz elikatzen baizik ez genbiltzan".