Europako Garapen Ereduaren Etorkizuna

"7. Laburbilduz, Sobietar Batasunaren historia
ekonomikotik bi fenomeno giltzarri daude, sakondu beharrekoak:
A. Estalinismoaren garaiko arrakasta aparta.
B. Azken hamarkadako geldialdia.
8. Azterketa honen garrantzia jakin-min
historikotik haratago doa. Sobietar Batasunaren esperientzia ekonomikoak eta
horrek ekarri dituen ondorioek eragin nabarmena izan dute mundu osoko teoria
eta politika ekonomikoetan. Oso modu zuzenean, adibidez, mendebaldean
enpresa-ekimen publikoa zalantzan jartzean edo Txinan ezarritako
merkatu-sozialismoaren ereduan".