"3. Gogoan izan behar dugu,
finantza-errentagarritasuna esanguratsua izan gabe, enpresa kooperatibo edo
publikoek inbertsioaren errentagarritasunaz bestelako helburuekin eta,
bereziki, produktibitatea handitzeko helburu zuzenarekin inbertitu dezaketela
eta, egiaz, horixe bera egiten dute hainbestetan.
4. Abiapuntu horrekin, eta kontuan hartuta gerraosteko
urteetako esperientzia -hainbat hamarkadatan aktibo mantendu ziren
enpresa-sektore publiko indartsuak eraiki zituenekoa Europak-, logikoa dirudi enpresa-sektore
publikoa suspertzea Europako garapen-ereduaren etorkizuneko oinarrietako bat izan
daitekeela planteatzea".