"10. Sakoneko kontua da, beste behin ere, hamarkada hauetan enpresen
emaitzen kontuek zenbateraino ahalbidetu duten soldata altuagoei eustea. Oso
litekeena da Europako – eta mendebaldeko – sistema ekonomikoko liderrek
hautazko arazo korapilatsu bati aurre egin izana, eta, nolabait, epe laburreko
hondoratzearen – enpresen emaitzen beherakadagatik – eta epe luzeko hondoratzearen
– zorraren metaketagatik – artean aukeratu behar izatea. Itxura guztien
arabera, Europako klase politiko eta enpresarialak ez zuen zalantzarik izan eta
mehatxua behin eta berriz atzeratzea erabaki zuen, epe labur eta ertaineko
enpresa-irabaziei kosta ala kosta eutsiz".