"4.
Krisi handiak, batzuetan, garai egokiak dira egiturazko erreformak
ahalbidetuko dituzten aldaketa politikoak sortzeko. 2008ko krisian hainbeste
agindu ziren eta egin ez ziren erreforma horiek. Erreforma horiek orain arte
gertatu ez izanak ez gaitu harritu behar, bereziki Mendebaldeko botere
errealeko guneei zuzenean eragiten dieten egiturazko erreformak diren heinean.
Botere-guneak, logikoki, ez dira autosuntsituko, horretara behartzen ez baditugu".