“3. Euskal
talde politikoak oker daude. "Migrazio-tabua" apurtzen hasi berri
dago Espainian –Euskal Herrian ere bai–, eta itxura guztien arabera,
migrazio-fenomenoa zerbait positibo eta elkartasunaren emaitza gisa
"saldu" izan duten taldeen aurkako sumindura popularrak espektro
politikoaren zati handi bat hutsera eramango du –hemen ere bai–. Euskal
nazionalismoak, zehazki, hauteskunde-oinarria era azkarrean galtzeko arrisku
handia du euskal herritarrak beldurra galtzen hasten diren unetik aurrera.
Gai honekin, euskal nazionalismoa
–elite korporatiboak ezarritako "moden" ageriko
hauteskunde-interesari zintzo jarraituta– akats historiko bat egiten ari da
agian. Ziur asko, urte gutxiren buruan ikusiko dugu”.