Euskal Ekonomia LAN EGIN NAHI BADOZU, IKASI. BENETAN?

Euskal Ekonomia


Bada azkenaldian egundoko aldea diskurtso ofizialaren eta egiazko errealitatearen artean: alde batetik, komunikabideek eta klase politikoak ekonomiaren inguruan alegiazko errealitatea azalerazten dute, errealitate birtuala; bestetik, gure herriaren benetazko egoera sozial eta ekonomikoa beste bat da.



Diskurtso ofizialak etengabe diosku apustua honakoa dela: berrikuntza, teknologia, formazioa eta balio erantsia. Alta, egia zera da: gure ekonomia kontrako norabidean doa etengabe.