Wärtsilä Ibérica enpresaren Bermeoko egoitzak 7 milioi inbertituko ditu I+G-n

25 urte bete berri dituen Wärtsilä Ibérica enpresak zazpi milioi euro bideratuko ditu Bermeoko (Bizkaia) egoitza zentralean instalatu duen Ikerketa eta Garapen zentrora, gasezko motor eta motor dual berriak garatzeko eta proba banku bat sortzeko

Berriaren irudia

25 urte bete berri dituen Wärtsilä Ibérica enpresak zazpi milioi euro bideratuko ditu Bermeoko (Bizkaia) egoitza zentralean instalatu duen Ikerketa eta Garapen zentrora, gasezko motor eta motor dual berriak garatzeko eta proba banku bat sortzeko.
Aurreikuspenen arabera, otsaila edo martxorako martxan izango da proba banku berria eta urte amaierarako azken belaunaldiko motor dual baten prototipoa amaitzea espero da.
Konpainia hau da motor eta propultsio sistemen (ardatz lerroak, helizeak eta urruneko kontrolak barne hartuz) hornitzaile nagusia Estatuko ontzigintza industrian. Aipatzekoa da baita ere sustapen-lan handia egiten duela bere motorrak erabil daitezen lurreko instalakuntzetan elektrizitatea ekoizteko.
Gainera, 222 langileko plantilla dauka Bermeo, Santander, Malaga, Las Palmas eta Oporto hirietan dauzkan fabriketan.