Euskal teknologia Ghanan eta Senegalen

Neiker- Tecnalia Nekazaritza Ikerketa eta Garapenerako Euskal Erakundea aukera dute teknologia berrietan oinarrituta ureztapenaren eraginkortasuna hobetzeko proiektu bat garatzeko, Ghanan eta Senegalen.


Informazio eta komunikazio teknologia berriak (IKT) dira NEIKER-Tecnaliaren proposamenaren oinarri nagusia ureztatze sistema berriak lortzeko, bi afrikar herrialdeetako klimaren eta nekazaritzaren beharretara egokitzeko. Jardueraren funtsezko produktuak zerealak -batez ere arroza- eta barazkiak dira, Afrikako mendebaldean zabalduen daudenak baitira. Labore lurretan jarritako sentsoreen bitartez, lurrean dagoen ur maila jakin ahal izango da, eta horrek aukera emango du ureztatzeko dauden beharrak zehatz-mehatz definitzeko eta dagoen ura alferrik ez galtzeko.
Sentsoreen sare bat diseinatu eta ezarriko dute, ingurumenari buruzko hainbat parametro jasoko dituztenak, hala nola tenperatura, prezipitazioak eta airearen hezetasuna, besteak beste. Lortutako informazioak ureztapena une bakoitzean dauden beharren arabera egokitzea ahalbidetuko du. Teknikariek garatzen duten jarduera guztia bertako nekazariei eta Ghanako eta Senegalgo nekazaritza arloko erakunde publikoei transferituko zaie.
Proiektuari esker, uzten produktibitatea handitu eta uraren kontsumoa murriztu ahal izango da, kontuan hartuta afrikar kontinentean gero eta urriagoa den ondasuna dela. Proiektuaren helburu bat da emaitzak Afrikako beste herrialde batzuetara ere zabaltzea, nekazarien komunitateen bizi baldintzak hobetzen laguntzeko.
*Iturria: Euskadi + Innova