SHAREGUNE


SHAREGUNE jaio da, ikerketako ideiak, hausnarketak eta aurrerapenak elkarbanatzeko gunea
PDFImprimirCorreo electrónico
Politika publikoek klusterren bizitza zikloan duten eraginari buruzko aurkezpenarekin ireki zuen Susana Franco Lurraldea, Berrikuntza eta Klusterrak arloko ikertzaileak lehenengo SHAREGUNEa.
Bilera joan den azaroaren 21ean izan zen eta Orkestrako ikertzaile ugarik hartu zuen parte bertan. Ikertzaileak proposatutako ikerketa prozesuan iradokizunak eta bide berriak eskaini zituzten.
20121121sfranco
SHAREGUNE Orkestrako profesionalen artean eta Orkestrako profesionalen eta Orkestrarekin zerikusirik duten jardueretan ari diren kanpoko profesionalen artean ikerketa prozesuak, proiektuak eta ideiak partekatzeko espazio irekia eskaini nahi duen ekimena da.