Erronkak Euskal Herriarentzako, sistemaren eboluzioaren eta berrikuntza politiken hiru hamarkadaz geroztik


Berrikuntzako erregio-sistemaren pentsamoldean oinarriturik, artikulu honek Euskal Autonomia Erkidegoko berrikuntzako sistemak eta politikek azken hiru hamarkadetan, politika horiek 80ko hamarkadaren hasieran abian jarri zirenetik, izandako eboluzioa aztertzen du. Halaber, artikuluhonetan alderatu egiten da berrikuntzako sistema hori EB-27ko herrialde eta erregioetakoekin, haren posizio erlatiboa jakiteko asmoz. Azkenik, aurrekoan oin hartuz, Euskal Autonomia Erkidegoaren berrikuntzako estrategiarako zein diren erronkak identifikatzen dira eta baita bere berrikuntzako politikak aurre egin behar dien sistemaren hiru hutsegiteei: berrikuntzako sistemaren osagaietan egon daitezkeen ahultasunei.