"KRISIALDI HONEN ARRAZOIETAKO BAT ERE EZ DA DESAGERTU"

Mervyn King Inglaterrako Bankuko Gobernadorea 
2011ko Martxoak 11
"...
Aurrekaririk gabeko mundu osoko erantzun politikoaren bidez baizik ez zen moteldu ekoizpena (ren jaitsiera). ... Hala ere, mundu osoko gastu ohituretan behar den doiketa atzeratu baizik ez du egin ezohiko erantzun politiko honek. Eta epe luzerako interes-tasa errealen oraingo maila baxua eutsiezina da.
 ... "porrot egiteko garrantzi-tsuegia" izatearen kontzeptua diru-laguntza inplizitua da bankuen finantziazio gastueta-rako munduko herrialde industrializatuetan. Herrialde hauen gehiegizko zorpetzea ekarri du distortsio honek. ...
Hainbeste gauza dago egin gabe. Egungo krisialdiaren azpiko arrazoietako bat ere ez da desagertu. "Porrot egiteko handiegiak" diren bankuen arazoak gure artean dirau oraindik ...
 Desorekak handitzen ari dira berriro. Gaur egun, mundu mailan dugun arazorik nabariena da hauxe. Zorpetze maila handi iraunkorrak, neurri batean, epe luzerako interes tasa baxuei erantzun naturala dira. Baina, honen ondorioz, arrisku larrian daude zorpetutako herrialdeak. Alde batetik, superabit duten herrialdeen aurrezki maila handien aldaketa azkarraren aurrean. Bestaldetik, aktiboen salneurriak beherantza eramango lukeen epe luzeko interes tasen handitzearen aurrean ere -epe luzera alboraezina dena-.
 Argi dago ahulezia horiek eragina dutela guztiongan. Beraz, munduko eskariaren eredu iraunkorrago baterantz mugitzean dugun interes komuna onartzea gure interese-koa da. ... "


EKAI Center:
Eskari orokorra orekatzearen aldeko beste iritzi bat. Baina ... ez al zan desoreka hau, hain zuzen, merkataritzaren globali-zazioaren abantail handieneta-riko bat?

Gehigarria: Testu osoa (ingelesez):